Deustuko CRAIari buruz (II)

Oraingoam ere gure unibertsitateko liburutegi modernoa dut gai. Baina oraingoan, aurrekoan ez bezalaxe, kritika ona egingo diot.

Unibertsitateko ikasleok azterketa garai mingarrian murgilduta gaude, baina batzuontzat garai honen aurrean hau baino askoz mingarriagoa den garai batean egoten gara. Lanen garaia, alegia. Garai honetan bakarkako nahiz taldeko lanak izaten ditugu amesgaizto.

Talde lanak, hain zuzen, egin ahal izateko Deustuko CRAIak lan-gelak ditu. Lehenagotik eskatuz gero 150 minutuz gela hauetako baten jabe egin gaitezke. Geletan entxufeak (eskuetan eraman behar diren ordenagailuentzat alegia), mahai eta aulki zuriak eta arbela zuri bat daude. Guztia zuria da.

Deusto CRAI

Nire ustez, lanak eta proiektuak egiteko oso leku aproposa da, oso ideia ona baita. Denbora gehienetan gutxi izaten da, baina hurrengo 150 minutuko tartea alokatzeko aukera badago.

Beraz, Deustuko CRAI berrian dena ez da txarra, ona ere ez noski.

Deustuko CRAIari buruz (I)

Hemen nabil Chomsky gora eta Chomsky behera, eta ez dakit zergaitik baina Deustuko CRAIaz oroitu naiz. Behar bada badelako garaia hau kritikatzeko. Baina gaurkoan gauza bakar batetaz hitz egingo dut, bestela 20 metroko sarrera idatzi dezaket eta.

Deustuko ikaslea baldin bazara, beste guztiek ezin baitute liburutegia erabili, sartzerakoan udalerrietako kiroldegietan bezala gauzak takiletan sartu behar dituzu. han baitago segurtasuneko norbait takiletara jendea bidaltzen. Baina kontuz! Hori gertatu egiten da motxila baldin badaramazu. Bertan hustu eta barruan zeneuzkan gauza guztiak eskuetan, edota mostradorean ematen dizuten Deustuko Unibertsitateko boltsa batean, eramanda bakarrik pasa zaitezke. Beraz, oso ohikoak gara portatila, karpeta, kableak, liburuak, diruzorroa… eta guzti daramagun ikasleak. Baina lehen iragarri dizuedan bezalaxe, hori motxilekin bakarrik gertatzen da. Ikaragarrizko boltso handia baldin badaramazu, beste pertsona bat sartzen den horietakoa alegia, ez da ezer ez gertatzen.

Akaso motxilak eta mega-boltsoak ez dute arrisku berdina?

Gaur nora?

Blog berri honen bidez, munduko toki desberdinak erakutsi nahi ditugu. Beraz, sartu eta parte hartu!! Portzierto! Blogaren helbidea http://gaurnora.wordpress.com/ da!!

Gaur nora??

Proiektuko bibliografia

2008-2009 kurtsoko bigarren sehileko honetan Hizkuntza Materialak (Lr0809) deituriko irakasgaien proiektu bat egin dugu. Martxoan aurreratu nizuen bezala gure proiektua -GARRI eta -GO atzizkiei buruz da.

Sehileko honetan zehar, beste gauza askoren artean, proiektu hau egiten ibili gara. Eta azkenean, zenbait buru hauste eta eztabaidaren ostean, lortu dugu amaitzea.

hiztegiak

Erabili dugun bibliografia nahiko zabala izan da, bai autore aldetik, bai forma (sarean, multimedia, liburuak, aldizkaria) aldetik ere. Beraz, laneko sailkapen antzeko batekin  nire blogeko orrialde batean batu dizuet. Beharbada lagungarria egingo zaizue noizbait.

Euskal hiztegiak Interneten

Hiztegi hitza entzun bezain laster gure buruetan liburukote bat irudikaturik agertzen da. Baina XXI. mende gazte honetan liburukoteak gero eta eskasagoak dira. Gaur egun interneten baititugu hiztegiak. Gainera, era eta mota guztietako hiztegiak aurki ditzakegu sarean: hiztegi elebidunak, hiztegi entzoklopedikoak, sinonimo hiztegiak…

Euskal hizkuntzaren inguruan badaude zenbait hiztegi, eta hoietako zenbaitinterneten ere badaude. Gaur egungo gazteek internetera jotzen dute haien bilaketen erantzun bila. Gehienetan ez dakite zehazki zein hiztegi klasetan begiratu behar duten, beraz Hiztegia.net helbidera jotzen dute. Web orrialde hau oso ondo dago, bertan batzen baitu hiztegi kopuru handi bat haien izareren arabera sailkaturik.

Hiztegien izaeraren sailkapena bilaketa motaren arabera sailkatzen da. Alde batetik, erabilienak orokorrak edo elebidunak eta entziklopedikoak daude. Elebidunen artean 3000 hiztegia, Morris hiztegia, Hiztegi Ttipia… eta entziklopedikoen artean Harluxet, Wikipedia… Bestaldetik, erabilera gutxiagokoak, sinonimoenak, corpusak, gaikakoak eta lexikoiak. Hauek bilaketa zehatzagoentzako dira. Adibide gisa, sinonimoen hiztegi esanguratsu bat Sinonimo eta antonimoena eta UZEIrenak dira; corpusak (guk erabilitakoak) Zientzia eta Teknologien corpusa, Klasikoen Gordailua eta Ereduzko prosa;  gaikakoak eskulanen etxea, zientzia.net eta zuzenbideko hiztegia; eta azkenik, lexikoiak arratiako geure berbategie, Sopelako euskaraz eta Gernikako berbak.

Internetek ematen digun aurrerakuntza honek jakituriarenganako bidea errazten digu. Wifi konexio batekin edozein tokitan gure duda-mudak argitu ahal baititugu.

Biztanlego vs. biztanleria

Lanean bertan azldu dugun bezalaxe, -GO atzizkia multzoa adierazteko ez dago ondo erabilia, betiere tradizioaren ikuspegipean.

Euskaltzaindiak -GO multzokari sortzaile (biztanlego) eran erabili ordez, izenaren plurala (biztanleak) edora -ERIA atzizkiak (biztanleria) erabiltzea gomendatzen digu. Adiera hau ez baita jatorrizkoa.

Ondorengo grafikoan gure corpusetan aurkitutako datuak agertzen dira. kasu honetan biztanlego okerra eta biztanleria zuzena alderatu ditugu.

biztanlego vs. biztanleria grafikoa

Ondoriotzat atera genezake, kasu honetan zuzentasuna nagusiagoa dela, hots, zenbait oker egin arren biztanleria hitza erabiliagoa dela.

Erabilitako materialak:

Corpus-a osatzeko erabilitako bibliografia

Lana egiteko erabilitako bibliografia

  • Liburuak
    • AA. VV. (2000); Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario. Zarautz. EHU-ko argitalpen zentrua.
    • ETXEBARRIA AYESTA, J. M. (1991); Euskal fonetika eta fonologia. Bilbao. Labayru Ikastegia.
    • MICHELENA, L. (1990): Fonética Histórica Vasca. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia.
    • MICHELENA, L. (1987 – 2005): Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbao. Euskaltzaindia
  • Sarean

-GARRI izen- eta izenondo-sortzaile

Aurreko artukuloan esan bezala -GARRI atzizkiak izenak eta izenondoak sortzen ditu. Alde batetik, -GARRIk izenak sortzen ditu. Sorketa honek adiera bakarra du, hau da, atzizkiak oinarriari tresna edo baliabide kutsua ematen dio. Adibidez berogarri, edergarri, lokarri… Kasu hauetan -GARRI aditzak aukeratuz (berotu, edertu, lotu…) ez-bizidun eta tresna edo baliabide kutsudun izenak sortzen ditu.

garri

Beste aldetik, atzizki honek izenondoak sortzen ditu. Bigarren multzo honetan hiru adiera daude:

  1. subjektua ‘eragilea’ denean. Adibidez: aberasgarri, itogarri, zoragarri…
  2. objektua ‘kausa’ denean. Adibidez: agurgarri, errespetagarri, onargarri…
  3. objektua ‘jasalea’ denean. Adibidez: eramangarri, jasangarri, zenbakarri…

Kasu guztietan -GARRI NOR-NORK aditzak aukeratzen ditu, baina segun eta zer adierazi nahi dugun adiera desberdina ematen diogu atzizkiari izenondoak sortzeko.

Erabilitako materialak:

Corpus-a osatzeko erabilitako bibliografia

Lana egiteko erabilitako bibliografia

  • Liburuak
    • AA. VV. (2000); Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario. Zarautz. EHU-ko argitalpen zentrua.
    • ETXEBARRIA AYESTA, J. M. (1991); Euskal fonetika eta fonologia. Bilbao. Labayru Ikastegia.
    • MICHELENA, L. (1990): Fonética Histórica Vasca. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia.
    • MICHELENA, L. (1987 – 2005): Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbao. Euskaltzaindia
  • Sarean

-GARRI eta -GOren lema

Artikulu berri honetan gure proiektuko bi atzizkiak aurkeztuko dizkizuet, baina oraingoan lemaren aldetik bakarrik. Hasi baino lehen, esan beharra dago bi atzizkiak, -GARRI eta -GO, izen-sortzaileak direla. Honek zera adierazten du: oinarriarekin bat egiten dutenean izenak sortzen dituztela. Baina -GARRIk izenak sortzeaz gain izenondoak ere sortzen ditu.

-GARRI atzizki emankorraren lemari buruz hitz egitean bi gauza nabarmendu behar dira. Alde batetik, -GARRIk aldaki bat baduela: -karri; eta beste aldetik gaur egun atzizkiaren tradizioko balioa ez dugula erabiltzen eta ondorioz desbiderapena eman da atzizki honetan, beste askotan bezalaxe.

-GOren leman puntu bakarra nabarmendu behar da. Puntu hau -a organikoaren galera da. -GOk tradizioan bazuen -a organikoa edo itsatsia; baina gaur egun -a hori galtzearen joera nagusitu da. Horren ondorioz Euskaltzaindiak euskara batuaren arauetan -GO -a organikorik gabea hobesten du.

Ikasgai berri baten hasiera

Lehenengo seihilekoa amaitu eta bigarrena hasi berri da. Seihileko berri honekin eta  ikasgai zaharrekin batera hiru berri hasi ditugu. Hiruretatik bat LR0809 kategoria dagokiona da. Ikasgai hau Hizkuntza Materialak edo Language Resources (LR izen horretatik dator) deitzen da.

Bertan taldekoa banatu gara eta talde bakoitzak proiektutxo bat egin behar du, hizkuntzak duen arazoren bat irtenbidea ematen saiatzen. Ainhoa, Jon eta hirurok euskal eratorbidearen bi atzizki aztertuko ditugu, -GARRI eta -GO hain zuzen.

Proiektuaren berri ematen saiatuko gara gure blogean eta amaitu orduko emango dizuegu proiektuaren linka.

eBook

Estos últimos meses he oído hablar sobre los libros digitales. Este tipo de libros digitales; también conocidos como e-book, eBook-ecolibro o libro-e; no son mas que una versión electrónica (de aquí la famosa ‘e’) o digital de un libro.

Esta palabra reúne dos conceptos que están estrechamente relacionados: el libro que se lee y el aparato o dispositivo para poder leerlo. Aun así, la mayoría de los usuarios cuando quieren hacer referencia al aparato lo nominan como dispositivo de eBook. Este puede ser cualquier dispositivo que posea una pantalla y memoria; por ejemplo un PC, una PDA o un portátil. Pero hoy por hoy también se venden dispositivos recién creados que su uso es exclusivo para leer esta nueva clase de libros.

La historia de este nuevo tipo de lectura es bastante corta, aun. En 1971 el Proyecto Gutenberg  busco digitalizar libros y ofrecerlos gratis. Desde entonces ha habido cambios y progresos hasta el punto en el que ya podemos comprarlo y hay comunidades, como ZonaEbook.com, que abre la información detallada, analiza y da noticias sobre los eBooks en español.

Fuentes:

Hurrengo Orria »


Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jun    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

del.icio.us