Euskadi ala Euskal Herria?

El Correon irakurri dudan berria guztiz harrigarria iruditu zait. Zenbait futbolarik ez dute Selekzioaren partida jokatuko hau Euskal Herriko Selekzioa deitzen ez bada. Hori irakurtzean aho zabalik geratu naiz eta Euskadi eta Euskal Herriari buruzko ezberdintasunen bila jo dut Lur Hiztegi Entziklopedikora, ni usteak argitu nahian. Bertan dio Euskadi hitza Sabino Arana Goirik etimologia oker batean oinarrituz eratu zuela (euzko + di). Arana jaunak hitz honekin Euskal zazpi probintziak izendatzen zuen, baina gaur egungo erabileran EAE edo Hegoaldea izendatzeko erabiltzen da.

Beraz, alde batetik uler daiteke selekzioaren izenaren aldaketaren jarraipena, gaur egungo Euskadiren erabilpenean oinarrituz gero noski. Baina, Selekzio hau 1930. urtean sortu zen, beraz oso ulergarria da Euskadi hitzaz izendatzea, orduko esanahia baitu eta.

Hala ere, nire uste apalean, futbolari talde horren egin beharra ez da Euskal Selekzioaren izenaz arduratzea, haien lana betetzea baizik, hots, haien taldeen markagailuei golak eranztea. Ez baitut uste gure talde guztiek golak soberan dituztenik. Nik neuk ez ditut garbizaleak gogoko, baina kasu honetan 1930ko izena gordeko nuke, hau baita gure hizkuntzaren historiaren zati bat.

GORA EUSKAL SELEKZIOAK!!

0 Responses to “Euskadi ala Euskal Herria?”



  1. No Comments Yet

Leave a Reply




Egutegia

Azaroa 2008
M T W T F S S
« Oct   Dec »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

del.icio.us