Archive for Martxoa, 2009

-GARRI eta -GOren lema

Artikulu berri honetan gure proiektuko bi atzizkiak aurkeztuko dizkizuet, baina oraingoan lemaren aldetik bakarrik. Hasi baino lehen, esan beharra dago bi atzizkiak, -GARRI eta -GO, izen-sortzaileak direla. Honek zera adierazten du: oinarriarekin bat egiten dutenean izenak sortzen dituztela. Baina -GARRIk izenak sortzeaz gain izenondoak ere sortzen ditu.

-GARRI atzizki emankorraren lemari buruz hitz egitean bi gauza nabarmendu behar dira. Alde batetik, -GARRIk aldaki bat baduela: -karri; eta beste aldetik gaur egun atzizkiaren tradizioko balioa ez dugula erabiltzen eta ondorioz desbiderapena eman da atzizki honetan, beste askotan bezalaxe.

-GOren leman puntu bakarra nabarmendu behar da. Puntu hau -a organikoaren galera da. -GOk tradizioan bazuen -a organikoa edo itsatsia; baina gaur egun -a hori galtzearen joera nagusitu da. Horren ondorioz Euskaltzaindiak euskara batuaren arauetan -GO -a organikorik gabea hobesten du.

Ikasgai berri baten hasiera

Lehenengo seihilekoa amaitu eta bigarrena hasi berri da. Seihileko berri honekin eta  ikasgai zaharrekin batera hiru berri hasi ditugu. Hiruretatik bat LR0809 kategoria dagokiona da. Ikasgai hau Hizkuntza Materialak edo Language Resources (LR izen horretatik dator) deitzen da.

Bertan taldekoa banatu gara eta talde bakoitzak proiektutxo bat egin behar du, hizkuntzak duen arazoren bat irtenbidea ematen saiatzen. Ainhoa, Jon eta hirurok euskal eratorbidearen bi atzizki aztertuko ditugu, -GARRI eta -GO hain zuzen.

Proiektuaren berri ematen saiatuko gara gure blogean eta amaitu orduko emango dizuegu proiektuaren linka.


Egutegia

Martxoa 2009
M T W T F S S
« Jan   Apr »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

del.icio.us