Archive for the 'Ni Neu' Category

Gaur nora?

Blog berri honen bidez, munduko toki desberdinak erakutsi nahi ditugu. Beraz, sartu eta parte hartu!! Portzierto! Blogaren helbidea http://gaurnora.wordpress.com/ da!!

Gaur nora??

Euskadi ala Euskal Herria?

El Correon irakurri dudan berria guztiz harrigarria iruditu zait. Zenbait futbolarik ez dute Selekzioaren partida jokatuko hau Euskal Herriko Selekzioa deitzen ez bada. Hori irakurtzean aho zabalik geratu naiz eta Euskadi eta Euskal Herriari buruzko ezberdintasunen bila jo dut Lur Hiztegi Entziklopedikora, ni usteak argitu nahian. Bertan dio Euskadi hitza Sabino Arana Goirik etimologia oker batean oinarrituz eratu zuela (euzko + di). Arana jaunak hitz honekin Euskal zazpi probintziak izendatzen zuen, baina gaur egungo erabileran EAE edo Hegoaldea izendatzeko erabiltzen da.

Beraz, alde batetik uler daiteke selekzioaren izenaren aldaketaren jarraipena, gaur egungo Euskadiren erabilpenean oinarrituz gero noski. Baina, Selekzio hau 1930. urtean sortu zen, beraz oso ulergarria da Euskadi hitzaz izendatzea, orduko esanahia baitu eta.

Hala ere, nire uste apalean, futbolari talde horren egin beharra ez da Euskal Selekzioaren izenaz arduratzea, haien lana betetzea baizik, hots, haien taldeen markagailuei golak eranztea. Ez baitut uste gure talde guztiek golak soberan dituztenik. Nik neuk ez ditut garbizaleak gogoko, baina kasu honetan 1930ko izena gordeko nuke, hau baita gure hizkuntzaren historiaren zati bat.

GORA EUSKAL SELEKZIOAK!!

Ez eman hautatzeko

dsc_00741

 

Ez eman hautatzeko Itsasoa eta lehorraren artean.
Gustura bizi naiz itsaslabarrean,
Haizeak mugitzen duen zintza beltz honetan,
Gizandi erratu bati eroritako ile luze honetan.
Itsasoarena maite dut batez ere bihotza.
Inozoa, haur handi batena bezain.
Orain temoso, orain ezinezko paisaiak
Marrazten.
Lehorrarena berriz
Esku handi horiek ditut gogokoen.
Ez eman hautatzeko itsasoa eta lehorraren artean.
Badakit hari fin bat dela nire bizilekua,
Baina itsasoarekin bakarrik galduko nintzateke,
Lehorrarekin ito.
Ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz.
Olatu berde eta mendi urdinen artean.
-Kirmen Uribe-

Iepale!

iepale!

Hamen gauz be eurten! Euskal Filologiako 3. mailan! oingoan Fondo Digitalerako egin dogu blog hau, beraz, berton ikasgai honi buruzko artikuloak idatziko ditut batipat.

Beno, ondo izan.

Mosu asko


Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jun    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

del.icio.us