Archive for the 'Rdf0809' Category

Deustuko CRAIari buruz (II)

Oraingoam ere gure unibertsitateko liburutegi modernoa dut gai. Baina oraingoan, aurrekoan ez bezalaxe, kritika ona egingo diot.

Unibertsitateko ikasleok azterketa garai mingarrian murgilduta gaude, baina batzuontzat garai honen aurrean hau baino askoz mingarriagoa den garai batean egoten gara. Lanen garaia, alegia. Garai honetan bakarkako nahiz taldeko lanak izaten ditugu amesgaizto.

Talde lanak, hain zuzen, egin ahal izateko Deustuko CRAIak lan-gelak ditu. Lehenagotik eskatuz gero 150 minutuz gela hauetako baten jabe egin gaitezke. Geletan entxufeak (eskuetan eraman behar diren ordenagailuentzat alegia), mahai eta aulki zuriak eta arbela zuri bat daude. Guztia zuria da.

Deusto CRAI

Nire ustez, lanak eta proiektuak egiteko oso leku aproposa da, oso ideia ona baita. Denbora gehienetan gutxi izaten da, baina hurrengo 150 minutuko tartea alokatzeko aukera badago.

Beraz, Deustuko CRAI berrian dena ez da txarra, ona ere ez noski.

Deustuko CRAIari buruz (I)

Hemen nabil Chomsky gora eta Chomsky behera, eta ez dakit zergaitik baina Deustuko CRAIaz oroitu naiz. Behar bada badelako garaia hau kritikatzeko. Baina gaurkoan gauza bakar batetaz hitz egingo dut, bestela 20 metroko sarrera idatzi dezaket eta.

Deustuko ikaslea baldin bazara, beste guztiek ezin baitute liburutegia erabili, sartzerakoan udalerrietako kiroldegietan bezala gauzak takiletan sartu behar dituzu. han baitago segurtasuneko norbait takiletara jendea bidaltzen. Baina kontuz! Hori gertatu egiten da motxila baldin badaramazu. Bertan hustu eta barruan zeneuzkan gauza guztiak eskuetan, edota mostradorean ematen dizuten Deustuko Unibertsitateko boltsa batean, eramanda bakarrik pasa zaitezke. Beraz, oso ohikoak gara portatila, karpeta, kableak, liburuak, diruzorroa… eta guzti daramagun ikasleak. Baina lehen iragarri dizuedan bezalaxe, hori motxilekin bakarrik gertatzen da. Ikaragarrizko boltso handia baldin badaramazu, beste pertsona bat sartzen den horietakoa alegia, ez da ezer ez gertatzen.

Akaso motxilak eta mega-boltsoak ez dute arrisku berdina?

CRAI

El CRAI, Centro de Recursos para el Aprendizaje e Información, viene a ser un lugar donde se funden los servicios universitarios de aprendizaje e investigación con las nuevas tecnologías y el mundo de la información. Este centro no es mas que una biblioteca aun mas complementada, con bibliografías especializadas, y dirigida a alumnos, profesores e investigadores.

Un buen CRAI a de cumplir ocho puntos esenciales:

  • Espacios amplios, flexibles y variados para poder llevar a cabo el aprendizaje o investigación deseada.
  • Gran oferta de recursos y servicios.
  • Buen y gran uso de las tecnologías de la información.
  • Disponibilidad sin límites (24 horas 7 días)
  • Impulsar el autoservicio y la autoayuda, siempre con soporte y asesoramiento profesional.
  • Posibilidad de acceso a la mayoría de los servicios desde fuera del Campus.
  • Alta colaboración entre profesores y alumnos.
  • Posibilidad de acceso a los servicios de otras personas ajenas a la comunidad universitaria.

En este nuevo tipo de biblioteca debe haber un buen y completo equipo, dispuesto y capaz para saciar las necesidades, o ayudar a ello, de cada uno de los visitantes. Este equipo lo formaran bibliotecarios, informáticos y pedagogos.

Tras la utilización de un CRAI son cinco resultados fundamentales los que se obtienen:

  • La comunidad universitaria experimenta un incremento del nivel de formación personal, que los capacitara para poder afrontar nuevos retos.
  • El nivel de la universidad se elevara dando posibilidades a esta de competir a nivel estatal y europeo.
  • La investigación básica será fomentada en el sector público.
  • Permitirá que las empresas e industrias del sector se puedan aprovechar más.
  • La sociedad conocerá y valorará las actividades de los nuevos conocimientos, su difusión y su proyección para el tecnológico e innovador.

Quizá por todo lo anterior o quizá sea la evolución de la biblioteca que conocemos; pero creo que este CRAI será mas provechoso de lo que la gran mayoría cree.

Fuentes:

Iruña-Veleia

Iruña-Veleia Arabako udalerri batean, hain zuzen Iruña Okako udalerrian, kokatuta dago. Bertan, bi urtetik hona eta azken hilabeteotan hain famatua den aztarnategi historikoa dago.

2006an aztarnategi historiko horretan antroponimoak ez ziren beste euskarazko zenbait hitz aurkitu omen ziren. Omen diot, aurreko hilabetean argitu baitziren batzuen susmoak eta pikutara bidali ziren beste batzuen ametsak. Hasieratik bertan aurkitutako aurkikuntzak nahiko harrigarriak eta ilunak (hizkera ulergarriegia, ‘z’ren agerrera goiztiarra) ziren. Beraz, hasiera-hasieratik aurkikuntzen egiagarritasuna zalantzan jarri zen.
Hori dela eta, zenbait ikerketa egin ostean, azkenean eta bi urte geroago aurkikuntzen iluntasuna argitu zen. Ikerketek aurkikuntzak faltsutzat jotzen dituzte handik eta hemendik ikusi eta probatutako bitxikeriak salatuta.

Erabilitako materiala:

2.0 liburutegia

2.0 liburutegi edo liburutegi birtuala interneten kokatutako liburutegi bat da.  Honen datu baesa interneten dagoenez edozeinek kontsulta dezake bertako informazioa saretik. Liburutegi bat interneten jartzeko behar-beharrezkoa da ondo estrukturatutako eta antolatutako datu base bilduma.

Antolamendu hau politika eta eskema kontzeptual baten ematen da, eta honi esker erabiltzaileaok bertan nabigatzea errazagoa da. 2.0 liburutegiak oso garrantzitsuak dira informazioaren errekuperaziorako eta gaur egingo bizitza mota erdi birtualerako.

Erabilitako materiala:

Taxonomia

Etimologiara jo ezkero ikusi genezake nola taxonomia hitzak bi hitz grekok osatzen dutela: taxis (ordena) eta nomos (araua). Beraz, bi hitz hauen konbinaketan, adiera zabal eta orokor batean, taxonomia hitzak ordenaren zientzia adierazten du.

Normalen taxonomia terminoa taxonomi biologikoa izendatzeko erabiltzen da. Biologian organismoak ordenatzeko taxonetan oinarrituriko sistema klasifikatzailea da. Baina zientzia honetatik at dauden beste arloetan erabil genezake taxonomia.

Informatikaren arloan, adibidez, web orriak ordenatzeko erabiltzen da taxonomia. Web orriaren edukiak ondo ordenaturik baldin badaude, hots, taxonomia onaz, hau erabiltzea askoz errazagoa izango da.

Erabilitako materiala:

Folksonomia

Folksonomia egitura hierarkizaturik gabeko izenen antolakuntza eta pertsonen elkar laguntzan oinarritutako antolakuntza da. Antolakuntza hau etiketen bidez egiten da, informazioa ordenatu eta klasifikatuz. Bi Folksonomia mota bereizten ditu Thomas Vander Walek-en iritziz: estua eta zabala. Folksonomia ikus genezake del.ici.ous, Flick, Tagzania eta horrelako hainbat web orrialde sozialetan.

Etimologikoki begiratuz Taxonomia hitzean oinarriturik dago. Hitz hau folk ((volk) herria alemanez), taxis (sailkapena grekeraz) eta nomos (ordenatu edo kudeatu grekeraz) eratzen dute, hauk batzean herriak sortutako sailkapena osatzen dute, hots, folksonomia.

Erabilitako materiala:

Zergaitik rdf0809 tag bat da eta ez kategoria?

Tag bat gauza zehatz bat adierazteko balio du, informatikan adibidez blog baten artikulu baten edukia hitz batean adierazteko balio du. Kategoriak ordea,informatikan, blog bateko artikulu ezberdinak sailkatzeko dira. Adibide bat ematearren, blog batean maitasunari buruzko artikulu asko daude, beraz guztiak maitasuna kategorian sartuko genituzke. Baina multzo handi horretan, udako maitasun istorio bati buruzko artikulu bat baldin badago honek tag bat edukiko du, udan adibidez.


Tag-a eta kategoria zer den zehaztu ostean, ikus genezake rdf0809 tag bat dela. Hau horrela da 0809ak rdf kategorian sail bat zehazten duelako.

Erabilitako materialak:

Dublin Core

Dublin Core Metadata Iniciative-ek (DCMI) elaboratu eta babestutako metadatu modeloa da. Modelo honek XML-a erabiltzen du eta Resource Description Framework-ean oinarritzen da.

Izena Ohio (EEBB) dagoen Dublin etik dator. Bertan ospatu baitzen 1995an lehen bilera zeinetan mundu osoko metadatu eta webari buruzko espezialistak bildu ziren.
Esanahi semantikoa aditzera eman nahi duen 15 definizioko semantiko deskriptiboko sistema da Dublin Core. Definizio hauek hautazkoak eta errepikagarriak izan daitezke, eta gainera edozein ordenetan antolatu daitezke.Modu honetan informazioa era deskriptibo eta oinarrizkoenean emateko lexiko edo hitz-altxorra sortu da.
Dublin Coreko metadatuak hiru taldetan banatzen dira hauen elementu printzipalen erlazioa kontuan hartuz:
Edukiera:

  • Izenburua. DC.Title
  • Klabeak. DC.Subject
  • Deskripzioa. DC.Description
  • Fuente. DC.Source
  • Hizkuntza. DC.Language
  • Harremana. DC.Relation
  • Kobertura. DC.Coverage

Propietate intelektualak:

  • Egile edo sortzaile. DC.Creator
  • Argitaratzaile. DC.Publisher
  • Beste laguntzaileak. DC.Contributor
  • Eskubideak. DC.Rights

Instanziazioa

  • Data. DC.Date
  • Errekurtso mota. DC.Type
  • Formatoa. DC.Format
  • Errekurtso identifikatzailea. DC.Identifier

Edozeinek erabil ditzake Dublin Coreko metadatuak. Hauek web-orrialdetan erabiltzen dira sarritan, gu jakin gabe. Hain dira erabilgarriak zer liburutegietan, idazleen web orrialdetan, gobernuko instalazioetan…erabiltzen direla.

Erabilitako materialak:

Metadatua

Metadato hitza grekerako μετα (meta), -ren ondoren, eta latineko datum, ematen dena, hitzetatik dator. Literalki “datuen gainean” esan nahi du, datu batzuk beste datu batzuk deskribatzen dituztelako. Orokorrean metadatu multzo bat datu multzo bati egiten dio erreferentzia. Metadatuaren kontzeptua aurkibide kontzeptuaren antzekoa da, biek balio baitute objektuak bilatzeko. Informatikari dagokionez metadatuak etiketak dira.
Metadatuen bizitza hiru alditan banatzen da: sorrera, manipulazioa eta suntsipena. Hauek, metadatuak, hiru irizpide jarraituz sailkatzen dira: edukiera, aldakortasuna eta funtzioa; eta, horrez gain, biltegiratu eta kodifika daitezke.
Metadatuen formatuen garapena bi taldek bultzatzen dute: multimedia teknika eta web semantikoa. Formaturik ezagunenak ID3, MPEG-7, MPEG-21, TV-Anytime, Dublin Core, LOM, RDF, RDF Schema, OWL, NewsML eta SportsML dira.

Erabilitako Materialak:

Hurrengo Orria »


Egutegia

Urtarrila 2010
M T W T F S S
« Jun    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

del.icio.us