Posts Tagged 'Hiztegiak'

Proiektuko bibliografia

2008-2009 kurtsoko bigarren sehileko honetan Hizkuntza Materialak (Lr0809) deituriko irakasgaien proiektu bat egin dugu. Martxoan aurreratu nizuen bezala gure proiektua -GARRI eta -GO atzizkiei buruz da.

Sehileko honetan zehar, beste gauza askoren artean, proiektu hau egiten ibili gara. Eta azkenean, zenbait buru hauste eta eztabaidaren ostean, lortu dugu amaitzea.

hiztegiak

Erabili dugun bibliografia nahiko zabala izan da, bai autore aldetik, bai forma (sarean, multimedia, liburuak, aldizkaria) aldetik ere. Beraz, laneko sailkapen antzeko batekin  nire blogeko orrialde batean batu dizuet. Beharbada lagungarria egingo zaizue noizbait.

Euskal hiztegiak Interneten

Hiztegi hitza entzun bezain laster gure buruetan liburukote bat irudikaturik agertzen da. Baina XXI. mende gazte honetan liburukoteak gero eta eskasagoak dira. Gaur egun interneten baititugu hiztegiak. Gainera, era eta mota guztietako hiztegiak aurki ditzakegu sarean: hiztegi elebidunak, hiztegi entzoklopedikoak, sinonimo hiztegiak…

Euskal hizkuntzaren inguruan badaude zenbait hiztegi, eta hoietako zenbaitinterneten ere badaude. Gaur egungo gazteek internetera jotzen dute haien bilaketen erantzun bila. Gehienetan ez dakite zehazki zein hiztegi klasetan begiratu behar duten, beraz Hiztegia.net helbidera jotzen dute. Web orrialde hau oso ondo dago, bertan batzen baitu hiztegi kopuru handi bat haien izareren arabera sailkaturik.

Hiztegien izaeraren sailkapena bilaketa motaren arabera sailkatzen da. Alde batetik, erabilienak orokorrak edo elebidunak eta entziklopedikoak daude. Elebidunen artean 3000 hiztegia, Morris hiztegia, Hiztegi Ttipia… eta entziklopedikoen artean Harluxet, Wikipedia… Bestaldetik, erabilera gutxiagokoak, sinonimoenak, corpusak, gaikakoak eta lexikoiak. Hauek bilaketa zehatzagoentzako dira. Adibide gisa, sinonimoen hiztegi esanguratsu bat Sinonimo eta antonimoena eta UZEIrenak dira; corpusak (guk erabilitakoak) Zientzia eta Teknologien corpusa, Klasikoen Gordailua eta Ereduzko prosa;  gaikakoak eskulanen etxea, zientzia.net eta zuzenbideko hiztegia; eta azkenik, lexikoiak arratiako geure berbategie, Sopelako euskaraz eta Gernikako berbak.

Internetek ematen digun aurrerakuntza honek jakituriarenganako bidea errazten digu. Wifi konexio batekin edozein tokitan gure duda-mudak argitu ahal baititugu.


Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jun    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

del.icio.us