Posts Tagged 'Poesia'

Ez eman hautatzeko

dsc_00741

 

Ez eman hautatzeko Itsasoa eta lehorraren artean.
Gustura bizi naiz itsaslabarrean,
Haizeak mugitzen duen zintza beltz honetan,
Gizandi erratu bati eroritako ile luze honetan.
Itsasoarena maite dut batez ere bihotza.
Inozoa, haur handi batena bezain.
Orain temoso, orain ezinezko paisaiak
Marrazten.
Lehorrarena berriz
Esku handi horiek ditut gogokoen.
Ez eman hautatzeko itsasoa eta lehorraren artean.
Badakit hari fin bat dela nire bizilekua,
Baina itsasoarekin bakarrik galduko nintzateke,
Lehorrarekin ito.
Ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz.
Olatu berde eta mendi urdinen artean.
-Kirmen Uribe-


Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jun    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

del.icio.us