Aro berri bat, blog berri bat

Kaixo!

Azken sarrera honekin nire blog berria aurkeztu nahi dizuet: http://berbaederrak.blogspot.com/

Blog honetan aro berri bat aurkezten dizuet, irakasle izateko bidea. Beraz, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet!

Ondo izan!

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Behaketako azken eguna

Kaixo irakurle maitea!

Gaur nire egutegian egun garrantzitsu bat bezala apaindua dago. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna eta nire praktiken behaketako fasearen azken eguna.

Arraroa izan arren, biak egun euritsu eta alai batean batu dira. Botikazar BHIn euskararen eguna deta eta ekintza bat egin dute.

Ekintza honetan ikasle eta irakasleek tablooi batean euskararekiko pentsamendu bat idatzi eta bertan jarri behar izan dute. Ez ikasle, ez irakasle garenok ere parte hartu dugu. Pentsamendua jartzearekin batera lora bat eta orrialde bereizle bat oparitu dituzte.

Ekintza txikia baina partaidetza handikoa; beraz nahiko polita euskara irakasle izan nahi duen batentzat.

Non dago neska?

Atzo hasi zen behaketa faseko bigarren eta azken astea. Aste honetako lehenengo bi egunetan ez dut gauza handirik egin: aurreko astean bildutako informazioa ondo irakurri, ordenatu eta Mintegi Bilera batera joan naiz. Baina datozten hiru egun hauetan geletara bueltatuko naiz Arrieta, Zeberio, Forua eta Markina taldeak bizi-bizian ikusi eta behatzera.

Gaur istitutuko 1.maila guztiak Arriaga Antzokira joan dira EUSKARAZETAMOL antzezlana ikusten. Bueltatu direnean nire tutoreak komentatu dit talde bateko norbaitek nitaz galdetu omen duela. Alde batetik ilusioa eta bestetik harridura sortu du gertaera horrek nigan. Zenbaterainokoa da nerabe hauen kuriositatea?

Emakumezkoenganako indarkeriaren aurkako ekintza

Gaur nazioarteko emakumenzkoenganako indarkeriaren kontrako eguna da. Botikazar BHIn ekintza bat egin da ikasle eta irakasleen artean. Zuzendaritza eta irakasleen partetik manifestu bat prestatu da eta gela guztietan irakurri da ikasleak gai honi buruzko erreflexio batera bultzatu nahian. Eraikin nagusiaren sarreran kolage antzerako borobil bat jarri dute lurrean manifestuagaz bat egiten duen guztiak sina dezaten. Atsedenaldian morez/lilaz jantzitako guztiek borobil bat edota batzuk sortu ditugu patioan.

Ekintza xumea izan arren, ezer ez baino hobeagoa dela uste dut. Agien zentruko ikasle guztiek ez dute erreflexiorik egingo, baina beharbada bataren batek bai.

Euskaragabeak

Entzunda neukan bazeudela ikasle batzuk exentos de euskera edota euskaragabeak zirenak. Baina praktiketara heldu arte ez naiz ohartu haien egoeraz. Ikasle etorkinak dira. Euskal Herrira etortzean euskaragabeak bilakatzen dituzte, onerako eta txarrerako. Urteak joan ahala haien egoera askotan ez da aldatzen eta DHI igaro ostean batxilergora heltzen dira.

Euskara gabeak ez diren ikasle guztiek, teorian behintzat, DBHko ikasketak amaitzean B1 maila omen dute, beraz batxilergoan B2a eskuratzen dute. Euskaragabeak, noski, ez dute DBHn B1 maila eskuratzen, beraz batxilergoan ere euskaragabe izaten jarraitu behar dute.

Baina egoera hori izanik ere… ZER EGIN DEZAKEGU EUSKARAKO IRAKASLEOK GURE IKASLE HAUENGAITIK?

Gai honi buruzko informazio sakona behar dut… dauzkadan galdrak pixkanaka plazaratuko ditut.

 

Nor da hau?

Gaur hiru ikasle talde ezagutu ditut, haien izenak ezin ditudanez eman Bizkaiko zenbait herriren izenen bitartez ezagutuko dituzue: Arrieta, Zeberio, Forua eta Markina. Gaur Arrieta, Zeberio eta Forua taldeak ezagutu ditut. Lehenengo biak D eredukoak dira eta azkena A eredukoa.

Ikasgelan nengoen bitartean noizbehinka zenbait flashback etortzen zitzaizkidan burura, ni bertan ikasten nuen denporakoak…

Ikasgelan nire tutorearekin sartu eta ahal izan dudan tokian jarri naiz. Kuadernoa eta boligrafoa mahai gainera atera eta hasi naiz ikusten nituen gauza interesgarriak idazten. Bitartean bai Arrietan, bai Zeberion, bai Foruan ere bertako ikasleek jakinmina ezkutatu ezinean zebiltzaten. Bata besteari “Nor da hau?” galdezka.

Nor naiz ni ba? itxuragatik bertako ikaslea izan naitekeela uste dut, baina ez! Bertako ikasle ohia naiz, irakale izateko masterreko praktikak egiten dabilen ikasle ohia naiz ni!

Lehenengo eguna: praktikak egitera nator!

Azkenean heldu da praktiketako lehenengo eguna. Euritsua eta hotza. Goizeko zortziretan praktiketako bost neskak IES Botikazar BHIn batu gara. Lehenengo orduan ikasketa buruarekin batzarra izan dugu, berak informazio nahiko eta laguntza eskeini digu.

Informazioa irakurtzen egon garen bitartean aspaldiko garaiak ere gogoratu ditut zenbait irakasle ohirekin.

Euskara Mintegiko Bilerara joan naiz, bertan nire tutoreaz gain beste irakasle batzuk ezagutu ditut. Lehenengo ebaluaketa iada amaitu da beraz ez da bilera oso luzea izan.

Mentorak esaten duen bezala: ikasle betaurrekoak iada kendu eta irakaslearenak jarri ditugu. Ikasle izanik bizi izandakoa orain irakasle izateko esperantzarekin bizitzeko aukerak ez galtzen saiatu behar naiz. Beraz, bihar ikasgelan murgilduko naiz…


Egilea

Egutegia

2017(e)ko ekaina
A A A A O I I
« Ots    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

del.icio.us